Nola funtzionatzen duen

Protokoloarekin bat egin duten aisialdiko lokal eta esperientzia ez-iraunkorrek konpromisoa hartu eta sinatu dute sentsibilizazio-lana egiteko (bezeroekin, talde profesionalarekin eta, oro har, herritarrekin) eta indarkeria sexista atzematen duten egoeretan modu koordinatuan arreta eman eta erantzuteko (protokoloaren printzipioak eta egoerak aplikatuta); halaber, barne-prestakuntzako prozesuak zehaztu dituzte, egiturazko beste zenbait neurri ere bai, eta aisialdirako guneak eta eskaintza berrikusiko dituzte.

añadir descripción...

Sentsibilizazioa

1. Establezimenduak konpromisoa hartzen du herritarrak oro har eta  bereziki langileak eta bezeroak  sentsibilizatzeko, portaera positiboak azpimarratuz, denondako errespetuzko aisialdiko erreferentziak sortzen lagunduz, eta egungo aisialdi-ereduari eta horren eraldaketari buruzko hausnarketan aktiboki parte hartuz.    

2. Establezimenduak konpromisoa hartzen du protokoloa sinatu dutenek babesten dituzten sentsibilizaziorako ekintza bateratuetan parte hartzeko. Halaber, konpromisoa hartzen du eskura dituen hedabideak erabiliz ekintza horiek are gehiago zabaltzeko.

3. Establezimenduak egiten dituen ekintzak eta komunikazioak berrikusi eta egokitzeko konpromisoa hartzen du, aisialdirako eskaintza printzipio hauekin bat datorrela ziurtatzeko: askatasunen errespetua, bazterkeriarik eza, sexismorik ez sustatzea eta emakumeen askatasuna babestea.

Koordinazioa

Establezimenduak konpromisoa hartzen du protokoloan ezarritako erantzun-eredu komuna ezartzeko eta konpromiso hori identifikatzeko marka ongi ikusteko moduan erabiltzeko.


Establezimenduak konpromisoa hartzen du bere jardueran edo tamainan protokoloari eragiten dion aldaketarik bada Udalari jakinarazteko (langileak aldatzea, jarduera aldatzea, etab.).


Establezimenduak konpromisoa hartzen du protokoloa ezartzearen ondorioz egiten diren salaketetan parte hartzeko gainerako eragileekin batera.

añadir descripción...
Ayuntamiento de Pamplona

Prestakuntza

  1. Establezimenduak konpromisoa hartzen du protokoloa ezartzeko prestakuntza egokia duten langileak izateko.
    • 2-6 langile dituzten lokaletan, gutxienez langile batek protokoloaren inguruko prestakuntza izan behar du, Iruñeko Udalak ziurtatuta, eta gainera, arduraduna izanen da.

    • 6-12 langile dituzten lokaletan, gutxienez 2 langilek protokoloaren inguruko prestakuntza izan behar dute, Iruñeko Udalak ziurtatua, eta horietako bat arduraduna izanen da. Gainera, lokalak konpromisoa hartzen du langileei helarazten dizkien komunikazioetan, eta bereziki langile berriendako direnetan, protokoloaren inguruko prestakuntza biltzen duen materiala sartzeko.

    • 12 langile baino gehiago dituzten lokaletan, gutxienez 4 langilek protokoloaren inguruko prestakuntza izan behar dute, Iruñeko Udalak ziurtatuta, eta horietako bat arduraduna izanen da. Gainera, lokalak konpromisoa hartzen du gutxienez urtean behin langileendako prestakuntza-saio bat egiteko protokoloaren inguruan eta eduki hori langile berriak kontratatzeko prozesuetan sartzeko.

  1. Establezimenduak konpromisoa hartzen du kontratazioak egiteko orduan lehentasuna emateko protokoloa ezartzeko prestakuntza egin duten hautagaiei.

Egiturazko neurriak

Establezimenduak konpromisoa hartzen du zerbitzua eskaintzeko erabiltzen dituen eremu fisikoak berrikusteko. Lokalaren deskribapena eta egiten den jarduera oinarri hartuta, konpromisoa hartzen du lokalaren eremu fisikoan dauden arriskuen inguruko auditoretza bat egin eta eguneratuta mantentzeko: sarbideak, argiztapena, larrialdietarako eremuak, «arnasa hartzeko» edo lasaitzeko eremuak, etab. Horretarako, Udalak oinarrizko gida bat eskainiko dio. Udaleko teknikariek aztertuko dute zer epe izanen duen bakoitzak gida hori ezartzeko.   

Legeak hala behartzen duen kasuetan, establezimenduak ziurtatu beharra dauka Gizonen eta emakumeen berdintasun eragingarrirako 3/2007 Lege Organikoak (48.1 eta 48.2 artikuluak) agintzen duen sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako protokoloa daukala. Legez behartuta ez badago, establezimenduak konpromisoa hartzen du antzeko tresnaren bat eskuratzeko urtebeteren buruan.

Protokolo honetan parte hartzeak esan nahi du ziurtatzen dela establezimenduak lokaleko eremu fisikoak berrikusi dituela, aisialdirako eskaintza ere berrikusi duela, eta langileek beharrezko prestakuntza dutela emakumeen aurkako indarkeria atzemateko, hari aurrea hartzeko eta erantzuteko, eta protokoloa sinatzen duten eragile guztiek adostutako jarduketa-esparruaren arabera jokatuko duela.

Teknikarien taldeek ziurtatu dute protokoloan parte hartzen duten aisialdirako eta festarako establezimendu, entitate eta enpresa pribatuek behar besteko gaitasuna dutela indarkeria matxista identifikatzeko, biktimei laguntzeko eta halako egoerei erantzuteko lantokian gertatzen badira. Irudi baten bidez identifikatzen eta ziurtatzen da protokoloarekin dugun konpromisoa.

Ayuntamiento de Pamplona
Volver arriba
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.