Oinarrizko informazioa

Gure konpromisoa

Hiriko aisialdiko eragileek elkarlanean sortu dute «Festaguneetan eta gaueko aisialdi pribatuko guneetan indarkeria sexistari aurrea hartu eta erantzuteko protokoloa», denondako eskubide berberak bermatzen dituen aisialdi-ereduaren alde egiteko (hemen deskargatzen ahal duzu).

Iruñeko festarako eta gaueko aisialdirako eragileok konpromisoa hartu dugu arlo honetan aldaketa bultzatzeko, eta indarkeria sexistari aurrea hartzeko, erantzuteko eta koordinaziorako eredu bat adostu dugu.
Badakigu irtenbidearen parte garela.

Iruñeko Udalarekin eta mugimendu feministarekin elkarlanean ari gara gure guneak indarkeriei aurre egiteko beharrezkoak diren tresnekin hornitzeko, indarkeria pairatzen dutenak babesteko, indarkeria hori erabiltzen dutenei aurre egiteko eta gizarte osoa engaiatu dadin bultzatzeko.

Badakigu, halaber, protokolo hau egin beharreko ibilbidearen zati bat baino ez dela, ibilbide hori luzeagoa dela, eta neurri gehiago hartu beharko direla. Hasteko, gure establezimenduek, langileek eta festarako eta aisialdirako proposamenek indarkeria mota oro gaitzesten dute, eta konpromisoa daukagu denon askatasunean oinarritutako aisialdiko esperientziak eskaintzeko.

Gainera, Eraso sexistarik gabe, Iruña aske estrategiaren beste egitasmo batzuen berri ere jakin dezakezu hemen.

Imagen

Printzipioak

  • Emakumeen kontrako indarkeria desberdintasuna ardatz duen oinarri sozial eta kultural baten adierazpena da: hau da, gizonak eta emakumeak ez dira berdinak gure gizartean. Benetako berdintasunik ezak esperientziak aldatzen ditu eta arriskuak sortzen ditu emakumeendako.

  • Ordena sozial eta kultural horren ondorioz, emakumeek eta gizonek ezberdin bizi dute aisialdiaren esperientzia.

  • Uste dugu gure eginkizuna dela sexismoari aurre egitea arlo guztietan, sexismoa eragoztea eta jaien eta gaueko aisialdiaren beste eredu bat sortzen laguntzea: emakume guztien askatasun indibidual eta kolektiboa errespetatzea izan behar du oinarri eredu horrek.

  • Festa-giroan egoteak ez du esan nahi eraso sexistak eta sexu-erasoak «saihetsezinak» direla. Ezein ospakizunetan ezin da onartu pertsonen eskubide eta betebeharrak deuseztatzea.

  • Indarkeriaren lekuko izan eta esku hartzen denean, lehentasuna kaltetutako emakumeak artatzea, babestea eta haien erabakiak errespetatzea izanen da beti.

Helburuak

  • Herritarrek, instituzioek eta gizarte mugimenduak indarkeria sexistari eman beharreko erantzun integral bat osatzea.

  • Jarraibide komun eta bateratuak eskaintzea eraso sexisten aurrean jokatzeko moduari buruz, erantzun eraginkorra bermatzeko eta emakumea edozein modutan berriz biktimizatzea eragozteko.

  • Hiri gisa emakumeen kontrako indarkeria borrokatzeko dugun jarrera irmoa berrestea, hala instituzioena nola gizarte mugimenduena eta gaueko aisialdiko eragileena.

  • Emakume guztien askatasun indibidual eta kolektiboan oinarritutako festarako eta gaueko aisialdirako eredua sortzen laguntzea.
objetivos igualdad

Agertokiak

Protokoloak aintzat hartzen dituen egoeren kudeaketa errazagoa izan dadin, erantzunen bat eskatzen duten bi agertoki ezarri dira

1 Agertokia - Eraso sexistak

Protokolo honen ondorioetarako, «Eraso Sexistatzat» hartzen dira emakume baten osotasun pertsonalaren eta askatasunaren kontra egiten diren larderiazko jokamolde guztiak: irainak, mehatxuak, ukituak (ukituak abusutzat hartzen dira, eta, beraz, sexu-askatasunaren kontrako delituen artean daude), eta uzkurtzera, izutzera, zerbait egitera behartzera, kontrolatzera eta abarretara zuzendutako ekintzak.

1. Behatu eta ikusarazi zeure burua
  • Erne egon agresibitate- eta zaurgarritasun-egoera posibleak identifikatzeko.
  • Lokalaren eta bertakoen1 jarrera identifikatu eta ikusarazi erabilgarri duzun material korporatiboaren bidez.
  • Gogoratu litekeena dela lantaldeko emakumeek eurek ere eraso sexistak jasatea.
2. Esku hartu
  • Eraso baten lekuko bazara, gerturatu, aurkeztu zeure burua eta galdetu emakumeari ea ongi dagoen eta laguntza behar duen.
  • Laguntza behar duela erantzuten badu: joan harekin toki lasai batera eta bermatu ez dela bakarrik geratzen.
  • Ezetz erantzuten badu: azaldu zure esku-hartzea protokolo baten parte dela eta protokolo hori hor dagoela behar duenerako.
  • Ez badago ondo: eskaini toki lasai bat bere onera etortzeko, eta ingurukoei abisua eman, edo deitu 112ra edo 092ra.
3. Lagundu
  • Eskaini laguntza-zerbitzuetara sartzeko (SOS NAFARROA 112) eskuragarri dagoen informazioa, errespetuz eta presiorik gabe. Joaten utzi aurretik, ziurtatu ongi dagoela.
4. Baztertu

Segurtasuneko langileei eskatu erasotzailea edo erasotzaileak identifikatzeko, edo zuk zeuk egin lokalean halakorik ez bada. Sartzea ukatzeko eskubidea erabili erasotzailea lokaletik botatzeko1.

5. Ebaluatu eta Jakinarazi Bete gertatutakoaren berri ematen duen fitxa erasoa dokumentatzeko. ociolibredeviolenciasexista@pamplona.es
1.Sartzea ukatzeko eskubidearen idazkia jendeak ikusteko moduan eduki behar da, eta horren berri ematea betebehar.


24 HORDUKO LAGUNTZA TELEFONOEN ZENBAKIAK

112 SOS NAFARROA (LARRIALDIAK). ARTA-PROTOKOLOA AKTIBATUKO DA, ETA HORREN BITARTEZ ESKUBIDEA DAGO LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA, SANITARIOA, LEGEZKOA (ABOKATUAREN LAGUNTZA SALAKETA JARTZEKO) ETA POLIZIALA ESKATZEKO.

092 UDALTZAINGOA

621690351 - 848 463 999SEXU-INDARKERIEN ARRETA INTEGRALEKO ZENTROA SIAIZ

2 Agertiokia - sexu-erasoak

Protokolo honen ondorioetarako, eraso sexisten barnean, sexu-erasoak daudenean modu berezian esku hartzen da, baita sexuarekin edo genitalekin lotutako eraso fisikoak daudenean ere, eraso horiek inbasio fisikoarekin (sarketa) egin zein ez.

1. Behatu eta ikusarazi zeure burua
  • Begi-bistan gertatzea zaila bada ere, erne egon sexu-eraso posibleak identifikatzeko.
  • Lokalaren eta bertakoen1 jarrera identifikatu eta ikusarazi erabilgarri duzun material korporatiboaren bidez.
  • Gogoratu litekeena dela lantaldeko emakumeek eurek ere eraso sexistak jasatea.
2. Esku hartu Eraso baten lekuko bazara edo norbaitek eraso baten berri ematen badizu:
  • Jakinarazi lokaleko langilea zarela
  • Eskaini toki lasai bat
  • Zeure gain hartu ardura, eta ez utzi beste inori tartean sartzen
  • Utzi erasoa jasan duen emakumeari bere inguruko norbaitek lagunduta egoten, seguru egon dadin.
  • Abisua eman lokaleko arduradunari lehenbailehen 112ra edo 092ra deitu dezan.
3. Lagundu
  • Lasaitasuna eta konfiantza eskaini, enpatiaz jokatu eta ulerkorra izan.
  • Protokoloaren barruko prestakuntzan ikasitakoa erabili.
4. Ez onartu
  • Lokalean segurtasuneko langilerik badago, utzi haien esku ustezko erasotzailea edo erasotzaileak identifikatzeko lana.
  • Halakorik ez badago, eskatu laguntza langileei edo bezeroei, zeure burua eta beste inor arriskuan jarri gabe.
5. Ebaluatu eta Jakinarazi Bete gertatutakoaren berri ematen duen fitxa erasoa dokumentatzeko.
1. Sartzea ukatzeko eskubidearen idazkia jendeak ikusteko moduan eduki behar da, eta horren berri ematea betebehar bat da.


24 HORDUKO LAGUNTZA TELEFONOEN ZENBAKIAK

112 SOS NAFARROA (LARRIALDIAK). ARTA-PROTOKOLOA AKTIBATUKO DA, ETA HORREN BITARTEZ ESKUBIDEA DAGO LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA, SANITARIOA, LEGEZKOA (ABOKATUAREN LAGUNTZA SALAKETA JARTZEKO) ETA POLIZIALA ESKATZEKO.

092 UDALTZAINGOA

621690351 - 848 463 999SEXU-INDARKERIEN ARRETA INTEGRALEKO ZENTROA SIAIZ
Volver arriba
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.