Prestakuntza

Gure lantaldeak prestakuntza jaso du eta gai da emakumeen aurkako indarkeria atzemateko eta egoera horietan behar den laguntza eta erantzuna emateko, emakumeen aurkako indarkeriak esanahiari dagokionez hartzen duen hedadura osoan.

Prestakuntza horren helburua da gaueko aisialdian gertatzen den genero-indarkeria atzemateko, horri aurrea hartzeko eta erantzuteko beharrezkoak diren ezagutzak eta tresnak eskuratzea, eta horretarako, denondako seguruak eta inklusiboak diren guneak sortzen ikastea, protokoloan bildutako konpromisoak betetzeko ezagutzak eta tresnak eskuratzearekin bat.

Iruñeko aisialdirako establezimenduren batean edo festarako eskaintzarekin loturiko sektoreko enpresaren batean lan egiten duen adin nagusiko edonork egiten ahal du prestakuntza hori.

Iruñeko Udalak berak antolatu eta sustatzen du prestakuntza, eta aurrez aurreko eta Internet bidezko modalitateak uztartzen ditu

Prestakuntza egin eta gainditzen duenak ziurtagiri bat eskuratuko du, Iruñeko Udalaren bermearekin. Ziurtagiri hori prestakuntza egin duenaren merezimendu profesionaletan sartuko da.

Gaueko aisialdiko lokaletako arduradunen eta langileen parte-hartzea funtsezkoa da emakumeek bizi duten askatasun-gabeziaren gaineko kontzientzia argia sortzen laguntzeko eta tratu onen, errespetuaren eta erasoen kontrako gaitzespen sozialaren kultura sustatzeko.

Badakigu emakumeen aurkako indarkeria boterea erabiltzeko modu bat dela eta emakumeen eskubideak eta askatasuna urratzen dituela. Barru-barruraino sartuta dago gure kultur eta gizarte-erakundeetan.

Aisialdiak ez du ordena sozial bat sortzen, erreproduzitu eta handitu baizik, eta gizonendako eta emakumeendako parekide ez den gizarte baten praktika, sinesmen, estereotipo eta jokamoldeen eszenaratze bat da; gainera, batzuetan, sexu-erasoak ekartzen dituzten jokamoldeen eszenatoki ere bada.

Jokamolde horiek boterea erabiltzeko modu bat dira: izan eraso sexistak (hitzezko jazarpena, irainak, etab.), izan sexu-eraso larriagoak. Adierazpen horiek guztiek halako indarkeria-continuum bat sortzen dute, eta denak hartu behar dira askatasunaren kontrako eraso gisa. Tematzea edo hitzez jazartzea, besteak beste, jokamolde, sinesmen eta estereotipo matxistekin lotzen dira, eta ohikoenak dira aisialdiko testuinguruetan. Horregatik, orain arte normaltzat hartu dira eta ikusezinak izan dira.

Interesa baduzu, informazio gehiago eskatzen ahal duzu ociolibredeviolenciasexista@pamplona.es.

Volver arriba
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.