Protokolo hau Iruñeko Udalaren, aisialdirako lokal eta elkarteen eta mugimendu feministaren arteko elkarlanaren emaitza da.
JARRAIPEN BATZORDEA modu orekatuan osatuta dago, eta Iruñeko Udalaren ordezkariek eta hiriko gaueko aisialdirako eta festarako sektorearen ordezkariek osatzen dute.
Urtean bitan bilduko da gutxienez. Hauek dira batzorde horren eginkizunak:
- Aurkezten zaizkion eskaerak aztertzea, eta, onesten dituenean, protokoloan sartu izanaren akreditazioa ematea.
- Bilakaera ikuskatzea: altak, berrikuspenak, eskaerak berritzea, etab.
- Emaitzak aztertzea: protokoloa noiz aktibatu den, ebazpenak, lokalen eta parte hartu dutenen datuak biltzea, etab.
- Protokoloa berrikusi eta eguneratzea.
- Beste erakunde publiko eta sozialekin elkarlanean aritzea.
Berdintasuneko Alorrak eginen ditu IDAZKARITZA TEKNIKOKO lanak prozesu osoan, eta behar beste informazio helaraziko dio Batzordeari egin beharrekoak egin ditzan.
- Protokoloari atxikitzeko eskaerak, atxikimendua berritzekoak eta gorabeherak aztertzea.
- Ausazko ikuskapenak egitea protokoloa betetzen dela ziurtatzeko.
- Prestakuntzarako laguntza teknikoa ematea: prestakuntza antolatzea, protokoloa betetzen dela bermatzea, ziurtagiriak ematea, etab.
- Txostenak egitea.
- Edukiak eta jarduerak eguneratzea eta bestelako laguntza ematea.
Eginkizun horiek betetzeko, kanpoko Laguntza Teknikoa izanen du: protokoloa aplikatzen eta horren jarraipena egiten lagunduko dio Batzordeari.