Eskaintza berrikustea

Emakumeak ez baztertzea eta giro inklusiboa sortzea bermatu nahi duten gaueko aisialdirako lokalek hainbat alderdi berrikusi behar dituzte, eskaintza eta funtzionamendua kasurako, eta horretarako funtsezkoa da:

  • Emakumeendako eremu aske eta seguruak sortzeko duen konpromisoa ikusaraztea, bai protokoloaren irudiaren bidez eta bai beste seinale batzuen eta sare sozialen bidez ere.

  • Praktika baztertzailerik ez erabiltzea, hala nola prezioa generoaren arabera ezartzea (adibidez: “emakumeek, sarrera doan”), emakumeak gauza bihurtzen baitituzte, eta estereotipoak betikotu.

  • Berdintasuna sustatu eta aniztasuna modu positiboan erakusten duten publizitate-kanpainak eta ekitaldiak diseinatzea.

  • Disko jartzaileak eta animazioko langileak prestatzea mezu sexista edo iraingarriak dituen edukirik zabaldu ez dezaten (musika, diskurtsoak edo interakzioak).

  • Aniztasuna erakutsi eta goratzen duen eskaintza diseinatzea bai musikari eta bai jarduerei dagokienez. Hona hemen zenbait adibide:

    • Ekitaldien egutegia osatzean, emakume artisten eta eduki-sortzaileen parte-hartzea sustatzea.

    • Jendearen artean interakziorako dinamika positiboak sustatzea, genero-rol estereotipatuak indartzen ez dituzten lehiaketak edo jarduerak antolatzea kasurako.

    • Genero-berdintasunean eta aniztasunean adituak diren kolektibo eta erakundeekin hitzarmenak egitea elkarrekin kanpainak sortzeko.

    • Hiriko mugimendu feministak antolatutako edo sustatutako kanpaina publikoetan eta jardueretan parte hartzea. 

Gaueko aisialdi inklusiboaren alde egiteak eragin positiboa du gizartean, baina ez hori bakarrik: izen ona ematen dio lokalari, eta bezeroak askotarikoagoak izaten dira. Aukera bikaina da elkarbizitzaren eta komunitatean errespetuz gozatzearen erreferente bilakatzeko.

Volver arriba
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.