Emakumeak ez baztertzea eta giro inklusiboa sortzea bermatu nahi duten gaueko aisialdirako lokalek hainbat alderdi berrikusi behar dituzte, eskaintza eta funtzionamendua kasurako, eta horretarako funtsezkoa da:
- Emakumeendako eremu aske eta seguruak sortzeko duen konpromisoa ikusaraztea, bai protokoloaren irudiaren bidez eta bai beste seinale batzuen eta sare sozialen bidez ere.
- Praktika baztertzailerik ez erabiltzea, hala nola prezioa generoaren arabera ezartzea (adibidez: “emakumeek, sarrera doan”), emakumeak gauza bihurtzen baitituzte, eta estereotipoak betikotu.
- Berdintasuna sustatu eta aniztasuna modu positiboan erakusten duten publizitate-kanpainak eta ekitaldiak diseinatzea.
- Disko jartzaileak eta animazioko langileak prestatzea mezu sexista edo iraingarriak dituen edukirik zabaldu ez dezaten (musika, diskurtsoak edo interakzioak).
- Aniztasuna erakutsi eta goratzen duen eskaintza diseinatzea bai musikari eta bai jarduerei dagokienez. Hona hemen zenbait adibide:
- Ekitaldien egutegia osatzean, emakume artisten eta eduki-sortzaileen parte-hartzea sustatzea.
- Jendearen artean interakziorako dinamika positiboak sustatzea, genero-rol estereotipatuak indartzen ez dituzten lehiaketak edo jarduerak antolatzea kasurako.
- Genero-berdintasunean eta aniztasunean adituak diren kolektibo eta erakundeekin hitzarmenak egitea elkarrekin kanpainak sortzeko.
- Hiriko mugimendu feministak antolatutako edo sustatutako kanpaina publikoetan eta jardueretan parte hartzea.
- Ekitaldien egutegia osatzean, emakume artisten eta eduki-sortzaileen parte-hartzea sustatzea.
Gaueko aisialdi inklusiboaren alde egiteak eragin positiboa du gizartean, baina ez hori bakarrik: izen ona ematen dio lokalari, eta bezeroak askotarikoagoak izaten dira. Aukera bikaina da elkarbizitzaren eta komunitatean errespetuz gozatzearen erreferente bilakatzeko.